Skip to main content

Urdaneta, un hombre moderno / José Ramón de Miguel Bosch . (“Urdaneta en su tiempo” liburuaren egilea)

Urdaneta, un hombre moderno / José Ramón de Miguel Bosch . (“Urdaneta en su tiempo” liburuaren egilea)
JOSE RAMON DE MIGUEL

“ANDRES URDANETA ETA BERE TESTUINGURU HISTORIKOA” SOLASALDI-ZIKLOA

BARRENA KULTUR ETXEA
Otsailak 15a,  osteguna, arratsaldeko 7etan. Gaztelaniazko solasaldia

Gizon aurreratua izan zen Urdaneta bere garairako, XVI.menderako. Diplomatiko gisa zituen dohainek, nabigazio eta logistikaren gainean zituen ezaugarriek, eta antolaketarako zituen dohainek, ordura arte egindako toki ezezagunerainoko nabigaziorik luzeena egitera eraman zuten.

Itzulerako bidaiak aldaketa ekonomiko eta kultural handiak ekarri zituen Ozeano Bareko herrialdeetan, gaur egun dirauten fruituak eman zituen.

Ordiziako Udalak antolatutako “Urdaneta eta bere testuinguru historikoa” solasaldi-zikloa ostegun honetan zabalduko da, Jose Ramon de Miguelek emango duen “Urdaneta: un hombre moderno” solasaldiarekin. 2008an Andres Urdaneta jaio zeneko V. Mendeurrena ospatu behar da, eta bere izana eta bizi izan zen garaira gerturatzeko aukera ematen digu. Horretarako solasaldi-zikloa antolatu da



© Ordiziako Udala
 www.ordizia.eus