Urdaneta 500 ekintzen barruan Filipinetako enpresariak ordiziara bisitan
Taldearen argazkia
Martxoaren 29an, Alejandra Iturrioz Ordiziako Alkateak Filipinetako enpresari talde bat hartu zuen, eta Urdaneta 500 Batzordeak antolatu dituen ekintzen berri eman zien. Euskal Herriko Telekomunikazioetako Gaia-Klusterrak antolatutako “Urdaneta Misioa” izeneko jardunaldien barruan kokatzen da Filipinetako enpresari hauen bisita.